Hainbat azalpen, material honetan erabilitako forma eta sinboloen gainean


Katalanaren bereizgarrietako bat artikuluak bi aldaera dituela da, eta biak erabiltzen dira: el pa, es pa (‘ogia’); la casa, sa casa (‘etxea’). Lehenbizikoa da orokorrena. Balear Uharteetan eta Pitiusetan, berriz, bigarren forma da nagusi hizkuntza arruntean, baita Kataluniako Costa Brava aldean ere. Hala ere, es/sa artikuluaren agerpenak ez du baztertzen el/la artikuluen erabilera; izan ere, azken hori bakarrik da posible hitz eta esamolde jakin askoren aurretik: la mar (‘itsasoa’), el món (‘mundua’), són les dues (‘ordubiak dira’), eta abar.


Hizkuntza jasoan, ostera, beti erabiltzen da el/la artikulua. Horrexegatik, artikulu-sistema hori jasoko dugu A l’abast gida honetan, hizkuntza arruntaren berezko sistema dezente konplexuagoa baita eta hainbat aldaera ageri baititu tokian-tokian. Lagunarteko hizkera entzutearen poderioz, erabiltzailea ohitzen-ohitzen joango da hizkuntza arrunteko artikulu-sistemaren erabilerarekin.


Bestalde, material hau forma linguistiko alternatibo edo baztertzaileetatik abiaturik sortua da, eta guztiak ere hainbat komunikazio-egoeratan taldekatu ditugu. Era berean, barra etzanez (/) adierazten dira genero maskulino eta femeninoko formak eta esanahi bereko hitz eta esamoldeak.